Umetatik hasi
nintzen estetikarekin zerikusia duten jolasekin hartu-emonetan: nire panpinei
ile orrazkera desberdinak eginez eta haientzako jantzitxoak josiz. Ordutik
niregan ere frogatu ditut hamaika estilo eta look desberdin.
Betidanik
erakarri nau estetikaren munduak.
Institutotik
desorientatuta irten nintzen eta ingenieritza kimikoko ikasketak hasi nituen...
handik urte betera konturatu nintzen nire benetako bokazioa handik oso urruti zegoela; hain zuzen,
ile-apainketa eta estetikan.
Lau urte igaro
nituen Bilbon hauek ikasten, eta bitartean handik-hona ibili ninzen
ile-apaindegi desberdinetan lantxoak egiten. Goi-mailako zikloa bukatu ostean,
Durangon aritu nintzen zazpi urtez estetika zentru batean lanean eta, bertan,
arlo honetan dudan oinarrizko esperientzia hartzen.
Beste alde
batetik, estetikako zikloa burutzen nenbilela, nire lehenengo
mikropigmentaziozko tatuajeak egin nituen: hasieran klaseko kideei, eta gero
lagunei eta hauen ezagunei... Horrela piztu ziren nire baitan tatuajearen
munduarekiko interesa eta mirespena.
Durangoko lana
utzi nuenean, segidan aprobetxatu nuen Madrilera joateko tatuaje kurtsoa
egitera. Hiriburuan nengoela bertako marrazketa eskola garrantzitsu batean ere
izena eman nuen, eta nire lehen margolanak burutu ere.
Madriletik
bueltan, banekien, azkenean, nire ametsa egi bihurtzeko unea heldu zela: nire
estetika eta tatuaje zentrua zabalduko nuen!
Ez da bide
erraza izan enpresaria berri bilakatzea, nahiz eta suposatzen den laguntza
ugari daudela. Gezurra. Izan ere, oztopoak eta trabak besterik ez ditutu
aurkitu han-hemen.
Baina,
azkenean ere, hemen nago, AneK Estetika eta Tatuaje zentrua zabaltzeko prest!
Eskerrik asko
guzti hau lortzeko lagundu didazuenei.
ONGI ETORRI,
GUZTIOI, NIRERA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario